2017/03/29

EGUZKI SISTEMA NOLAKOA DA?

Azken hilabete hauetan, Lur planetaren ezaugarriak ikasi ondoren, gure LH 2.mailako ikasleek eguzki sistemaren maketa bat egin dute, gai honi amaiera emateko.Artista batzuk zarete!

2017/03/28

EATHINK PROIEKTUA DBH 1. MAILAN

Eathink- eat local, think global  proiektuak garapen arloko jarrera kritikoa eta konpromesua sustatu nahi ditu ikasleen eta irakasleen artean. Elikadura osasuntsuaren garrantziaz  eta janaria ekoitzeko sistema jasangarrien eta maila txikiko nekazaritzaren beharrizanaz jabetzea da proiektuaren erronkarik handiena.

DBH 1. mailako ikasleek informazioa jaso izan dute horretarako eskainitako ordu biko hiru saioetan eta parte-hartze aktiboa izan dute elkarrizketa eta antzerkitxoen bidez: kontsumo egoerak eta produktuak aztertu dituzte eta lurra prestatu dute.  Saio hauei bukaera emateko zenbait konpromesu hartu dituzte hurrengo hiruhilabetean zehar burutzeko asmoz.


Proiektu honek Eskola Agenda 21 proiektuarekin lotura zuzena du eta Europako dirulaguntza jaso du. 

Argazkiak:
                   - Informazioa konpartitzen

                   - Kontsumo egoerak antzezten
                 
                   - Lurra prestatzen

                   - Produktuak aztertzen

ANIMALIEKIN HARREMANETAN!

HH 3 urteko umeak Basondora joan dira. Bertan hainbat animalia ikusi eta ezagutu dituzte. Aurrez aurre animaliei buruzko hainbat bitxikeriaz jabetu dira eta  ukitu ere egin ahal izan dituzte.

Eguraldi ederra lagun izan dutela,  primeran pasatu dute!

JOLASTUZ ETA IKASIZ

LH 3. mailan zatikiak lantzen hasi gara eta gaian murgiltzeko zatiki eta biderketekin jolasten ibili gara.

EUSKARA SUSTATZEKO PLANARI BULTZADA BAT

LH 3. mailakoek buru belarri dihardute euskara sustatzeko plana betetzen. Gehienek diplomak lortu dituzte liburuak irakurriz. Horrez gain,  gaztelaniaren erabilera ere nabarmen bajatu da gure ikasgeletan eta jolastokian.

WHERE IS THE MAGICIAN? ANTZEZLANA IKUSGAI IKASTOLAN

LH 4.  mailako ikasleak "Where is the magician?" antzezlana prestatzen ibili dira azken hilabete honetan ingeleseko arloan,  gero ikastolan aurkezteko beraien antzezlana. Lan bikaina egin duzue, oso gustora egon gara !

2017/03/27

ELKARTRUKEA GERNIKAN BUKATU ZAIGU

Aste osoko programa genuen planifikatuta eta primeran burutu dugu. Irtenaldi pedagogikoak eskolako ekintzekin batu ditugu eta horrela Gernika eta Euskalherriari buruz gehiago jakiteko aukera izan dute ikasle holandarrek eta baita euskaldunek. Esperientzia polita eta interesgarria.  Orain maiatzean geu gara Holandara bidaiatuko dugunok. Irrikitan gaude unea heltzeko. 

2017/03/24

ERASMUS + TETEROW (ALEMANIA)

Hurrengo bidaiarako eguna heltzear dago. Datorren domekan, martxoak 26, Teterow-rantz (Alemania) ateratzen gara. Erasmus+ proiektuaren barruan industria sektorearen ezaugarriak aztertuko ditugu: berrikuntza, kreatibitatea eta sustapena. Helburu horrekin gure ikasleek McDonald´s eta Ikea konpaniak ikertu dituzte eta publizitateak gure kontsumo ohituretan duen eragina ere. Informazio hau guztia, beste ikastetxeko ikasleekin elkarbanatuko dugu Alemanian, horrela publizitatea herrialde bakoitzaren estereotipoetan oinarritzen dela frogatu ahal izango dugu. Gainera, Berlineko Parlamentua bisitatu, bertako politikoekin elkarrizketatu eta turismoa egiteko aukera izango dugu.

ELIKADURA OREKATUAREN BILA

Martxoaren 21 eta 22an LH 3. mailako ikasleekin batera Eroskik antolatzen dituen tailerretarra joan ginen. Bertan ikasleek janarien piramidea aztertu ondoren, erosketa orekatu bat egin zuten eta hamaiketako gozo bat dastatzeko aukera ere izan zuten.

GURE ARTISTA TXIKIAK ANTZEZLANEAN

LH 2. mailako ikasleak eurek prestatutako antzerki-saioak eskaini  dizkie  ikastolako beste ikasle batzuei, gurasoei eta baita beste eskola batzuetako ikasleei. Hain zuzen ere, Bermeora eta Muxikara joan dira. Antzeztu, abestu eta dantzatzeko aukera izan dute. Artista galantak eginak daude gure txiki hauek!! Zorionak egindako lanagatik!

BASONDON ANIMALIEKIN

Haur hezkuntzako 4 urteko umeek Basondora egin dute txangoa. Bertan hainbat animalia ikusteko eta ikutzeko aukera izan dute. Ondoren, Kortezubira joan gara eta bertan bazkaldu eta jolasean aritu gara. Eguraldi ederraren laguntzaz primeran pasatu dugu!!!!

DBH 3. MAILAKO IKASLEAK ALEMANIAN



ERASMUS + proiektuarekin jarraitzen dugu. Oraingoan Alemaniara bidaituko dute hurrengo egunetan gure ikasle eta irakasleek. Bideo hauetan joan aurretik eurek egindako ikusteko aukera duzue.

GURASO ETA SEME-ALABAK ESKIATZEN

Eskolaz kanpoko ekintza moduan antolatutako eski irtenaldia burutu genuen joan den martxoaren 12an. Valdezcaray-ra joan ziren. Guraso eta seme-alabek eguraldi ederra izan zuten eta monitoreen laguntzak kirol hau praktikatzeko aukera izan zuten. Balorazio oso ona izan du eta hurrengo urtean ere errepikatzeko dira. 

2017ko JOKO OLINPIKOAK GERNIKAN!


HH5 urteko umeek joko olinpikoak lantzen ibili ondoren,  Ikastolako kiroldegian Olinpiadak antolatu dituzte. Hasteko desfilea egin dute pankarta eta zuzi olinpikoarekin. Ondoren, joko hauetan parte hartu dute: banakako lasterketak, errelebo lasterketak, hesi lasterketak, luzera jauziak eta maratoia. Ekitaldia, domina banaketarekin amaitu da. Ederto aritu dira gure atletak!!

LORTU DUGU ERROTA MARTXAN JARTZEA!


HH 5 urteko umeak errota egin zuten lehenengo aldian porrot egin zuten baina oraingoan, konponketa batzuk egin ostean, martxan jartzea lortu dute, eguzkiaren laguntzaz.

2017/03/22

BADITUGU HOLANDARRAK GERNIKAN!

Joan den martxoaren 16an heldu ziren Stevensbeek hirian dagoen eskolako ikasleak. DBH 3. mailako ikasleek eta holandarrek  elkartruke proiektu bat burutuko dute aste batean zehar. Elkarren kultura eta ohiturak ezagutzeaz gain, ingelesa praktikatzeko eta harremanak sendotzeko aukera paregabea izango da.



2017/03/16

ZEIN DA ZURE LANBIDEA?

Lehen Hezkuntzako 1. mailan Gaztelania arloan lanbideen gaia lantzen ari dira eta “Lanbideen desfilea” antolatu dute.

ERDI ARORA BUELTATU GARA!

Erdi Aroaren gaia lantzen ari dira 3 urteko umeak. Korridorea apaindu eta mozorroak egin dituzte  DBHko ikasleen laguntzaz, azken hauek Ikaskuntza-Zerbitzua programa burutzen izan duten bitartean. Azkenik, mozorrotu egin dira eta  gazteluan jai bat antolatuko dute.



IRAKURLE ONENAK DITUGU!

Irakurzaletasuna bultzatzen jarraitzen dugu. Eta horra hor banatutako diplomak.

2017/03/15

TALDEAN KIROLA EGITEN

Heziki proiektuaren barne, ikastetxeen artean antolatzen diren topaketetan parte hartu genuen. Ikasleak gustora aritu ziren taldean.