ERASMUS+ PROIEKTUAREN 2. PARTEA


Erasmus+  proiektuaren 2. partea burutu dugu Kungsbacka-n (Suedia) martxoaren 6tik 12ra ikastolako bost ikaslerekin. Bertan, Suedia, Frantzia, Polonia, Alemania eta gure hezkuntza sistemak  izan ditugu hizpide eta lanerako gai.

Eskola egunetan, Suediako ikastetxea bisitatu  eta euren metodologia ezagutu dugu (iPad-ekin lan egiten dute). Bestalde, 2. hiruhilabetean zehar landutakoa amankomunean jarri dugu eta udal erakusketa eta zinema txapelketa batean  parte hartu dugu ikastolako DBH 2. mailako ikasleek egin duten pelikula batekin.

Martxoaren 12an  bueltarako hegazkina hartu genuen baina barruan gelditu zaizkigu bizi izandako momentuak, paisaiak, ezagutu ditugun  kideak eta gure ikasle apartak bizi izan dituzten emozioak eta ondo egindako lanaren poza.

Orain beste erronka bat prestatzea falta zaigu: maiatzean anfitrioiak izango gara eta “Nerabeen kezkak” izeneko proiektua garatu beharko dugu. 

Iruzkinak