ERASMUS +

Maiatzaren 8tik 14ra  Erasmus + izeneko proiektuan parte hartu izan dugu.  Landutako gaia “nerabeen kezkak” izan da. Alkatearen ongi-etorria entzun ondoren, egun hauetan zehar  egindako ekintzak hauexek izan dira: elkar ezagutzeko jolas batzuk,  tabletekin gaia  landu, Laidan joku kooperatiboak landu, Guggenheim Museoa bisitatu,  gosearen aurkako lasterketan parte hartu, Astran musika eta dantzak landu eta  Bake Museoko bakearen tailerra burutu.  Azken eguneko ekintza mural batzuk margoztea izan zen aste osoko lana laburbitzeko. Lanari amaiera emateko, guraso, irakasle eta DBH 2ko ikasle guztiok  merienda izan  genuen eta asteko gorabeherakin batera negarrak eta barreak uztartu ziren. Hurrengo egunean,  zapatuan,  bakoitza bere herrialdera bueltatu zen. 

http://www.deia.com/2016/05/27/bizkaia/costa/la-ikastola-de-gernika-se-abre-a-la-docencia-europea

http://busturialdea.hitza.eus/2016/05/26/aurreiritziak-apurtzen-dabiltza-san-fideleko-ikasleak-erasmus-programarekin/


Iruzkinak