GOSEAREN AURKAKO LASTERKETA

San Fidel ikastolako ikasle eta irakasleok II. aldiz bildu gara gosearen aurkako lasterketa ospatzeko. “Acción contra el Hambre” GKEarekin elkarlanean aritu gara sentsibilizazio lana aurretiaz eginik eta erakunde horretako kide bat, Madriletik ikastolara etorri zen, ikasleei munduko beste herrialde batzuetako egoera larria erakusteko. Hori egin ondoren eta material bereziak landu ostean, maiatzaren 12an lasterketa egin genuen. Hurrengo egunean, ikasle, irakasle, eskolako langile eta famili guztien diru-laguntza jazo genuen. Hartu dugun laguntza, guztira, 3.163,66 euro izan dira. Diru-laguntza hori, Haitira botako dugu bertan komunak eta iturriak eraikitzeko eta familia askok jatekoa eduki dezaten. 

Iruzkinak