AJANGIZ 2016

Aurton ere, urtero legez, ailegatu zitzaigun Lehen Hezkuntzakoei Ajangizera joateko eguna. Eguraldi zoragarria aurten izan genuena! Goizean freskotxu baina egunean zehar gogor jo zuen eguzkiak . Egun polita igaro zuten gure ikasleek. Bertara heldu eta hamaiketakoa jan ostean, jolasean aritu ziren gure ikasleak. Gero, bazkaldu eta berriro ere arratsaldeko ekintzen txanda heldu zen: jolas gehiago, dantzaldia… Primeran!
Prest gaude datorren urtean errepikatzeko!!!

Iruzkinak