2016-2017 IKASTURTEKO GURASOEN JAIA

Ikasturteari amaiera emateko, urtero bezala, egitarau ederra izan genuen ekainaren 3an. Bazkaldu aurretik txistu emanaldia, euskal dantzen ekitaldia eta jolasen saioa izan genituen. Sabela ondo bete ostean, txikienentzako puzgarriak eta entretenitzeko moduko hainbat ekintza egon ziren. DJ baten animazioaz ere gozatzeko aukera izan genuen. 

Iruzkinak