ELKATRUKEAREN PROGRAMAK AURRERA DARRAI!


Gaur Bermeora joan gara Arroyabe arrain kontserben lantegia bisitatzera. Prozesu guztia erakutsi digute eta atun gozoa dastatu ahal izan dugu bisitaren amaieran. Ondoren San Juan de Gazteluatxe ikusi gabe ezin utzi, eta bertara jo dugu. Euskalherriko paisaia zoragarriak ongi-etorria eman digu. Ariketa fisiko apur bat egin eta argazki liluragarriak atera ditugu. Egun itzela!

Iruzkinak